XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XUKELAI - Zoaz lasai... (Bakarrik gelditzean). Gaurkoan ere agindutakoa ongi beteko dut. Bai horixe! (Agertzean ekarri dituen gauzak harturik, alde egiten du ezker aldetik). Gehiegi urrutiratu gabe, une egokia aurkitu behar dut, egunero bezala honuntza etortzerako neskatxa hori.

TXOMIN eta ANA.

TXOMIN - (Unetxo batetan antzeztokia inor gabe izan ondoren, agertzen da ikuslearen eskuin aldetik, makila bat eskuetan duela). Hementxe egon behar dut bestetan bezala Ana etorri bitartean. Aurki da hemen... (Begiratzen du etorri den aldera). Han dator... (Txistua jotzen du bertara begira eta esku bat jasorik kasu egin).

Iluna hurreratu bada ere, une labur batetan berarekin egoteko era izango dut gaurkoan ere. Jakin nuen ez gero Ana-ren eguneroko lana zela artaldea etxeratzea, gure etxean inork agindu beharrik ez du ni ere langintza bera egitera etortzeko. Egunero, ilunabarrean, berarekin hitz batzu egiteak, benetan zorionez betetzen nau. (Begiratzen du bera etorri den aldera).

Gaurkoan ordea, zeharo berandu egin zaio... Une txiki bat bada ere Ana-kin egin gabe ez dut nahi etxeratu. (Jarraitzen du etorri den aldera begiratzen).

ANA - (Agertzen da ikuslearen eskuin aldetik, makila bat eskuetan duela). Hemen naiz, berandu bada ere. Gaurkoan, ni baina azkarrago ibili zara...